XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kazetaritza tailerra

Ariketak 4

1. Hartu gaurko egunkaria eta begira zatiz zati:

a) Editorialik duen.

b) Elkarrizketarik.

c) Erreportaia eta kronikarik.

2. Begira era berean:

a) Zein motatako idazkia duen gehien edo ugarien.

b) Iritzi artikulurik duen.

c) Zuzendariari idatzitako gutunik.

3. Aipatu hauez gainera, jar itzazu herronkan egunkariak dituen beste sail guztiak ere.

Radio-Télévisioñ: à l'écoute des Savoyards Le Monde

4. Ekar itzazue bizpahiru egunkari gelara eta aztertu eta konparatu:

a) Guztiek dakarte editoriala?

Zeinek ez?

b) Begira zenbat orri eskaintzen dion bakoitzak honako sail hauei.

Zerrenda:

- Politika, oro har

- Euskadi (Nafarroa non kokatzen du?)

- Estatua(k)

- Europa

- Atzerria

- Gizartea

- Kultura

- Ekonomia

- Kirolak

5. Seguruenik, egunkari horiek berri berberaz ere jardungo dute orri batean baino gehiagotan.

Aukera ezazue egunkari guztiek edo gehienek dakarten notizia hori eta konparatu:

a) Zer-nolako titulua ematen dio bakoitzak?

Notizia osoa irakurri eta esan zuen ustez zein den edo daitekeen zuzenena eta objektiboena.

b) Luzerari erreparatu.

Notiziaren garrantziaren arabera zein ari da luzera zuzenenarekin?

c) Begiratu orain, berria egunkari berak ala agentziaren batek jasoa den.

d) Notiziaren trataerari eta kazetariak bere iritzia ere ematen duen begiratu eta zer kazetaritza genero dela esango zenuke?

Erreportaia? Kronika? Artikulua?

6. Hartu eguneko berri bat ez dadila luzeegia izan eta, irakurri ondoren, honako azterketa hau egin:

- Sei w-en arauak betetzen ditu?

- Adierazi w horietako bakoitzaren erantzuna nondik norakoa den.

- Titulu egokia du?

- Lead-ari zuzen egina deritzazu?